Ezin onartuzkoa beharko litzateke jaietan inoren lepotik ondo pasatzea. Berdin dio bi edo lau hankako animalia izan. Gasteizko hiritarrok eta Blusen eta Nesken batzordeak hausnarketa egin beharko genuke gai honen inguruan; erabaki beharra daukagu zein baloretan hezi nahi ditugun hurrengo belaunaldiak, zein balorekin osatu nahi ditugun gure jaiak.
Ankerkeria, edozein adierazpide duela ere, onartezina da jaien egitarauan, ankerkeriak ezin dezake zita izan egun eta ordu zehatz batean.
- Zer, geratuko gara halako egun eta besteko ordu zehatz batean krudelak izateko?
Larunbat honetan, Santiago egunean, horrelako zita bat izango da Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan eta inguruetan. Asto gaixoak morrosko arlotez gainezka lasterketa lotsagarri batean aritu beharko dira.
Izan dadila aurtengoa azkena, erakuts diezaiegun Euskal Herrietako beste jai eragileei tradizio okerrak, ankerrak, aldatu edo desagertaraz daitezkeela eta gai garela hausnarketa eginez eta imajinazioa landuz gure jaiak hobetuko dituzten alternatibak aurkitzeko.
Zer iruditzen asto beharrean, lasto gaineko lasterketa egiten badugu?