Behin batean bazen belardi handi bat belar beltza baina goxo-goxoa zuena. Bertan, egunero, artalde handi bat etengabe larrean bazkatzen zen.
Erlojua baino zuzenagoa zen artzainak zaintzen zituen askotan, baina txakur zorrotz bat zen gehienetan zaintzen zituena. Ardiek, larrean eta hausnarrean, lasaitasuna nahi zuten. Otsoaren beldur ere baziren eta ikusten zutenean izu ikaragarria sentitzen zuten.
Egun batean hartz ilehori handi bat azaldu zen belardi beltzaren ertz batetik eta otsoa, txakurra eta artzaina desagertu egin ziren bat batean. Ardi askok hartza txalotu egin zuten, marrazki bizidunetako Shaun ardiek bezala.
Hartz ilehoriak honela esan zien: "hemendik aurrera nik zainduko zaituztet... kar, kar, kar!".
Iñaki Lasa Nuin.
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.