Txanponaren bestaldean dago euskaraz egitea, ulertzeko, eguraldiaz eta trafikoaz; erabilgarriaz. Anekdota sasi-folklorikotik behar bat sorraraztera. Badago nondik jo. Adibide bat, komunikabideei dagokiona.
EITBren irizpidea da: elkarrizketatuaren hizkuntza hautua errespetatuko dute kazetariek. Beste modu batera esanda, euskara hutsean egin eta komunikabide publikoaren irrati-telebista kate guztietan horrela agertzeko eskubidea dugu. Noizbait aukera baduzu, aprobetxatu! Automobilaren bujiak aldiro aldatzearen beharraz bada, askoz hobe.
Bide batez, gogoratu nahi nieke, udal eta foru ordezkari politiko berriei, haiek ere badutela eskubide hau ez ezik, betebehar bat. Eskatuko nieke Euskara Planekin koherente diren irizpideak erabiltzeko prentsaurrekoetan. Euskoprotokolotik haratago gaztelania lehenesten badute, erdalgintzan dabiltza eta.