Jakina da azpiegiturak jaio eta hil egiten direla. Vasco-Navarro trenbidea txirrindularientzako da gaur. Batzuek galdetzen dute ez ote litzatekeen hobe AHTrenak ere bizikletei eskaintzea. Abiatu aurretik ere hilzorira heltzen dira orain proiektuak, Krea esaterako. Hori bai iraungitze abiadura!
Katedral Berria deitzen duguna ere handinahiak gidatutako akatsen erakuslea da. 1904an hasi zituzten lanak eta 1969an amaitutzat jo zuten. Jatorrizko maketaren herena da eraikitakoa. Santuen estatuak erosteko ere ez zitzaien heldu.
Hiri Antolamendu Plan Orokorraren berrikuspena agindu du Urtaran alkateak. Araudi aldaketekin arindu nahi dituzte neurrigabeko hedapenak sortutako kalteak. Arkaiateko eta Larreingo irla urbanoak Salburuara josi, edo Aretxabaletako kale-izenei kaletarrak eman, adibidez. 8.000 etxe huts daudenean, amaitzeke beste mordo bat, bideragarria da lursail hutsei bizia ematea? Jasangarri eta trinko iraungo duen hiria. Barrura begira, kanpora baino. Berritzera, berrira baino. Ez daitezela oraingoan ere gelditu aparrak eta promesak, horrela, erdizk...
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!