alea.eus

Euskal arrosak Kataluniarentzat

Erabiltzailearen aurpegia Igor Salazar 2017-10-06 09:58   Iritzia

"Katalanak aurrez aurre ipini dituzte, horrek dakarren arriskuarekin". 

Aurreko asteburuan, PSE-EEren VIII. Kongresua ospatu zen. Kataluniako Urriaren 1aren testuinguruan, Pedro Sanchez eta Miquel Iceta Euskalduna Jauregian izan ziren. Zertarako? Egoera politiko zail honetan euskal sozialisten eredua aintzat hartzeko. 

Oraingo Euskadiko testuinguru politiko eta soziala Kataluniakoarekin alderatzen badugu, guztiz ezberdina dela nabarmentzen da. Hau kasualitatez ez da gertatu eta politikak errua dauka. Bai, politika suntsitzeko edo eraikitzeko erabil daiteke. Alde batetik, Euskadin Alderdi Sozialistak instituzioetatik gizartea hobetzeko EAJ-PNVrekin ezberdinen arteko akordio bat egin du. Eta, beste aldetik, Katalunian herritarrak alde batera utziz, Kataluniako eta Espainiako Gobernuek erakundeak lubakiak balira bezala erabiltzen dituzte. Beraz, une honetan bi eredu kontrajartzen dira, eta, hemen gertatu den guztiagatik, agian euskal sozialistek Kataluniarentzat erantzun asko dauzkate. 

Urriaren 1ean gertatu dena politikaren sekulako porrota islatzen du. Espainiako eta Kataluniako Gobernuek arduragabekeriaz jokatuz, katalanak aurrez aurre ipini dituzte, horrek dakarren arriskuarekin. Segur aski, moderazioa eta zentzuaren alde egiteko garai txarra da, baita elkarrizketarako deia egiteko ere, baina arazo politikoak politikatik bakarrik konpondu daitezke, eta bitxia izan arren, zazpi urte eta gero Katalunia bide hortatik oraindik ez da ibili. Lehenago edo beranduago Kataluniak Euskadira begiratu beharko du, eta Euskadin gertatu den bezala elkarrizketan oinarritutako bizikidetzaren aldeko akordioa lortu beharko da. 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa