Palestinarren aurkako oldarraldia eta genozidioa bereziki larria da azken hilabeteetan. Israelek 18.00o palestinar baino gehiago erail ditu urriaren 7tik gaur arte. Testuinguru horretan, indarra hartzen ari da Palestinako eta mundu osoko ehunka eragilek bultzatutako Boikot, Desinbertsio eta Zigor kanpaina Israelen aurka, egoerari erantzuteko. Bien bitartean, euskal erakundeek Israeleko instituzio eta enpresekin harremanak izaten jarraitzen dute. Horien artean, Gasteizko Udala.
Izan ere, Gasteizko Udalak Kunak enpresa kontratatuta du 2022tik airearen kalitatea neurtzeko gailuak eta ekipoak erosi, abiarazi eta mantentzeko, 13.500 euroko aurrekontuarekin. Orkoieneko (Nafarroa) enpresa da Kunak Technologies. 2022tik hitzarmena sinatu zuen Meteo-Tech konpainia israeldarrarekin, Israelgo airearen monitorizazio tresnen banatzaile ofiziala izateko. Momentuz, gailu horietako bi daude Gasteizen funtzionamenduan; Kai plazan dago horietako bat.
(...)
Albiste hau HALA BEDIk argitaratu du, eta Creative Commons by-sa lizentziari esker zati bat ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu osorik ikusgai.