Nakbaren 75. urteurrenean, Palestinaren askatasuna aldarrikatu dute Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia Hala Bedi 2023ko mai. 15a, 20:30

Israelen okupazioaren aurkako elkarretaratzea, BDZ mugimenduak deituta. / HALA BEDI

Elkarretaratzea egin dute Israelen okupazioaren aurka, BDZ mugimenduak deituta.

Urtero, maiatzaren 15ean, Palestinako Nakba eguna gogoratzen da. "Hondamendia" esan nahi du arabieraz, mugimendu sionistak palestinarren garbiketa etnikoa hasi baitzuen egun horretan 1948an.

Aurten 75 urte bete dira Israelgo Estatua sortu zela, eta palestinarrek erbestealdia hasi zutela. Nakbaren urteurren honetan, kolonizazio sionistaren kontra elkartu dira Gasteizen dozenaka lagun, Boikot, Desinbertsio eta Zigor (BDZ) kanpainak antolatutako elkarretaratzean. Palestinari elkartasuna adierazi diote, askatasunaren aldeko erresistentzian eta borrokan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago