EITB Maratoiaren baitan, Sarek Ibon Fernandez Iradi euskal presoaren egoera salatu du. Presoari 2013an diagnostikatu zioten esklerosi anizkoitza, eta haren egoerak okerrera egin du ordutik. Aurten, EITB Maratoiak gaixotasun horren ikerkuntzarako dohaintzak jasotzeko asmoa du, eta testuinguru hori baliatuta eskatu dute preso gaixoaren etxeratzea, Gasteizen.
Aste honetan ere, presoaren lagun eta senideek bere askatasuna aldarrikatu dute sare sozialetan eskegitako bideo baten bitartez.
💦💦💦 IBONek ESKLEROSI ANIZKOITZA du eta urteak daramatza espetxean gaixotasun larri eta sendaezin honi aurre egiten. #eitbmaratoia .rekin bat Ibon.en etxeratzea aldarrikatu nahi dugu. #GuEreBustitzenGara #IbonEtxera #GaixoLarriakEtxera#Urt7Bilbora EuritanDantzan IbonETXERA! pic.twitter.com/grI0ebiYxN
— Sare Gipuzkoa (@GipuzkoaSare) December 7, 2022
Albiste hau HALA BEDIk argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu osorik ikusgai.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!