Arabako Lehen Mailako Arretako langileek, batzordeko sindikatuek deituta, protestak egin dituzte osasun zentroetako sarreretan. Zentroen egoera "penagarria" eta jasaten ari diren "tratu txarrak" salatu dituzte. Izan ere, batzordeak azaldu du "onartezina" dela pairatzen ari diren lan karga, eta ez daudela ados Osasun Sailak ezarri dituen neurri berriekin.
Albiste hau HALA BEDIk argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu osorik ikusgai.