Euskararen Eguna

Korrika sinboliko batekin ospatu dute Euskararen Eguna Judimendin

Erabiltzailearen aurpegia Hala Bedi 2020ko abe. 4a, 09:30

Judimendi auzoko hainbat eragile elkartu egin dira abenduaren 3aren testuinguruan egitarau txiki bat antolatzeko. Modu berezian ospatu dute Euskararen Nazioarteko Eguna, eta, besteak beste, Korrika sinboliko bat egin dute.

Pandemia egoerak urtebete atzeratu du 2021eko udaberrian ospatzekoa zen Korrikaren 22. edizioa. Horregatik, nazio mailako ekimenari keinu txiki bat egin nahian, Judimendiko Gazte Asanblada, Sumendi, auzoko aisialdi taldeak, kale hezitzaileak, Auzo Elkartea eta auzoko AEK elkarlanean aritu dira Korrika sinboliko bat antolatzeko.

Osteguneko 18:00etan Sefarad plazatik abiatu zen Korrika; aurretik, 17:00etan, peto tailer bat egin dute Judimendiko gizarte etxean.

Egitarauarekin jarraitzeko, ostiral honetan magia ikuskizun bat antolatu dute Aranako Gizarte Etxean, 18:00etan.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea eta argazkiak hemen dituzu ikusgai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago