Hala Bideo

Alokabideren bulegoetara eraman dute etxebizitza eskubidearen aldeko aldarria

Erabiltzailearen aurpegia Hala Bedi 2020ko aza. 10a, 19:03

Inor Ez Kale Gorrian Ekimenak Gasteizko Alokabideren bulegoetaraino eraman du protesta, erakunde publikoek "etxebizitzaren premiazko egoeraren aurrean hartu duten jarrera arduragabea" salatzeko.

Alokabideren bulegoetara eraman du etxebizitza eskubidearen aldeko aldarria Inor Ez Kale Gorrian Ekimenak. "Etxegabetzeak, hipotekak eta alokairuak bertan behera geratzea eta bizitzeko oinarrizko baliabideak bermatzea" exijitu diete instituzioei.

Pandemiak "etxebizitza problematika larriagotu" egin duela salatu dute, eta, horren aurrean, erakunde publikoek "jarrera arduragabe bati eutsi" diotela.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea, bideoa, argazkiak eta informazio osatuagoa hemen dituzu ikusgai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago