Otsailean sortu zen Gasteizko Etxebizitza Eskubidearen aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Ekimena, Inor Ez Etxebizitzarik Gabe edo Derecho a Techo plataforma.
Hiriko 20 eragile sozial eta sindikaletik gora elkartu eta diagnostiko bateratu bat egin zuten, Gasteizen arazo komun bat zegoela iritzita: etxebizitzarik eza edo etxebizitza prekarioetan bizi behar izatea.
Hilabete luzez egin du lan plataformak etxebizitza eskubidearen alde, kontsigna argi batekin: "Gasteizen inor ez kale gorrian".
Bide horretan mobilizazioa deitu dute datorren azaroaren 30erako, larunbata, 12:00etan Otxanda dorretik, "Etxebizitza eskubide bat da, ez negozio bat" lemapean. Udalari bizitegi-larrialdiari erantzuteko neurri zehatzak urgentziaz hartzea exijituko diote.
Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.