Auzo bizi baten alde, prekarietatea borrokatuko du Olarizuko Gazte Asanbladak

Erabiltzailearen aurpegia Hala Bedi 2019ko urr. 21a, 12:18

"Ez utzi hiltzen, gazteok auzoa berpizten" dinamikaren aurkezpena. / Argazkia: Hala Bedi

Larunbatean aurkeztu zuen Olarizuko Gazte Asanbladak Ez utzi hiltzen, gazteok auzoa berpizten dinamika. Gasteizko auzo honek bizi duen "prekarizazio prozesuaren aurka" martxan jarri dute.

Dinamika Olarizu RIP deituriko moskeo-kanpaina baten bitartez hasi zen. Honetan, “auzoa hiltzen ari zarete” edota “auzoa hiltzen ari da” pankartez gain, portaletan jarritako eskela sinbolikoak ere ikusi izan dira auzoan zehar.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago