Gasteizko Indarra Euskal Kultur Elkartearen ihauteriek 40 urte bete dituzte Gasteizen. 1979. urtean, elkarte honek ihauteri jaia Gasteizen ospatu beharrekoak zirela erabaki zuen eta, horretarako, bere armarik onenak prestatu zituen: musika eta dantza. Hauen bidez, hiriko kaleak poztasun eta kolorez betetzeko asmoa zuten horrela. Honela antolatu zuten Gasteizko lehen ihauterietako konpartsa.
Horren ongi izan zen hartua, hurrengo urteetan ere lan horrekin jarraitu zutela. “Horiek izan ziren egungo Gasteizko ihauterietako hastapenak. Ondoren lehen konpartsa desfileak koordinatu zituzten Udalak lan hori bere gain hartu zuen arte. “Gaur egun, 4.000 partaide baino gehiagok gure hiria jai honen erreferente izatea lortzen dute”.
Ohar batean azaldu dutenez, Indarra Elkarteak sortzeko eta eraberritzeko duen “gogo handi honek” 2005ean inflexio-puntu handia ekarri zuen. Urte honetan, konpartsen desfilea ondo errotuta zegoela, hau alde batean utzi eta bere lehen kale-ikuskizuna aurkeztu zuen: Godaleta. Lehenaren ondoren Sasi Guztien Gainetik (2009), Naturaren Indarra (2012) eta Indarteriak (2015) etorri ziren.
Ikuskizuna, ostiralean
2019. urtean pausu berri bat emango dute eta, honekin batera, Ihauteriak ospatzen 40 urte daramatzatela ospatu nahi dute: Kimuak: Iñausi eta berriak hazi ikuskizuna izango da aurtengo nobedadea. Herri ihauterien funtsa oinarritzat hartuz, neguaren amaierak eta gauzen berritzeak gure herrialdean alaitasuna eta koloreari bide ematen dion modua erakutsiko dute.
Xehetasun gehiago izateko, ikuskizuna bertatik bertara bizi beharko da. Zita ostiral honetan da, martxoaren 1ean, 20:30ean Gasteizko Plaza Berrian.