Espainiar Gobernuko Sustapen Ministroa Gasteizen egongo datorren ostegunean, urtarrilaren 17an. Bertan, Gasteizko alkatea den Gorka Urtaranekin eta Eusko Jaurlaritzako ordezkari ezberdinekin bilduko da Jose Luis Abalos, besteak beste, Gasteizko tren lurperatzeari eta Abiadura Handiko Trenari buruz hitz egiteko.
AHT-rik Ez Lautada Plataformak, bisitaren aitzakia apobetxatuta, kontzentrazioa egingo du egunean bertan 11:30ean Olagibel Kaleko Gobernu Ordezkaritzan. Ohar batean azaldu dutenez, trenaren lurperatzea eta Abiadura Handiko Trena gai ezberdinak direla aldarrikatuko dute. “Ez dugu nahi lurraldearen suntsiketa milionarioa egitea aitzaki horrekin”. Trena lurperatzeko ez da Araba suntsitu behar izango da elkarretaratzearen leloa.
Orain dela urtebete, 2018ko otsailaren 27an, antzeko protesta bat egin zuten leku berdinean. Orduan, Espainiako Gobernu Ordezkaritzan 7.000 sinadura baino gehiago aurkeztu zituzten Lautadatik AHT pasatzea nahi dute proiektuaren aurka.
Albiste hau Halabedi.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.