Ilunpean baina euskal kultura lagun ospatu dute Euskal Jaia Mairuelegorretan

Erabiltzailearen aurpegia Hala Bedi 2018ko ira. 10a, 10:29
Argazkia: Hala Klik

Dozenaka lagun bildu dira Mairuelegorretan ospatzen den Euskal Jaiaz gozatzeko.

Urtero legez, iraileko bigarren asteburuan dozenaka lagun bildu dira Mairuelegorretan kobetan Euskal Jaia ospatzeko. Euskara eta euskal kultura oinarritzat dituen jaialdi honek 55 urte bete ditu edizio honetan. Izan ere, 1963an Gorbeiako haitzuloetan egin zen lehenengo euskal jaialdia, erregimenaren aurrean euskal kultura eta hizkuntza aldarrikatzeko helburuarekin.

Frankismoaren garaia zen eta Manuel Iradier Mendizale Elkartearen babespean, ezarritako mugak apurtu eta beste mundu eta pentsamolde batzuen airea arnastu ahal izateko jarduera ugari martxan jarri ziren, kultura erabiliz horretarako.

Antolakuntza guztiz irekia den jaialdi honetan, boluntarioek ezinbesteko papera izan zuten Euskal Jaia ondo atera zedin. Oholtza gainean ez, baina kobazulo barruan egon ziren aurtengo edizioan Aroa Arrizubieta, Asier Rubio, Zuriñe Hidalgo, Fran Hesian, Ane Gebara, Jare dantza taldea… Bertsoak, musika, dantza eta ipuinak igande goiz batean Mairuelegorretako kobetan. Eskualdeko euskal preso eta iheslarientzat hitz batzuk izan zituzten. Behin kobazuloetako jaia amaituta, herri bazkaria eta erromeria egon ziren Gopegin.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea eta argazki guztiak hemen dituzu ikusgai.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide