49 urte bete dira Stonewalleko kideek autodefentsa baliatu zutenetik LTGBQI+ kolektiboaren eskubideengatik borrokatzeagatik. 49 urte beranduago, ehunka lagun atera dira Gasteizko kaleetara, Ekainaren 28ko koordinadorak deituta.
Egun hau, "kaleetan, parkeetan, ikastetxeetan edo lantokietan presente gaudela" gogoratzeko baliatu dute: "Ez dugu atzera egingo gure eskubideen alde”. Gainera, pertsona disidenteen aurka gorroto mezuak zabaltzen dituzten pertsonak, instituzio publiko eta pribatuak salatu dituzte modu publikoan: “Erasotzen gaituzte, ikusezintasunera behartuz".