Arabako pentsionistek gutunak itzuli dizkiote Fatima Bañezi

Erabiltzailearen aurpegia Hala Bedi 2018ko ots. 1a, 10:24

Mariano Rajoyk finkatutako urteroko %0,25eko igoeraren aurka protesta egin dute Gasteizko Correos plazan, Arabako Pentsionistak Lanean deituta.

Mariano Rajoyk finkatutako urteroko %0,25eko igoeraren aurka protesta egin dute Gasteizko Correos plazan, Arabako Pentsionistak Lanean deituta. Igoera honek erosmen ahalmena murrizten diela salatu dute elkarretaratzean.

"Gutxienez 2022ra arte horrela jarraituko dutela mehatxatu dute. Ezin dugu onartu", adierazi dute bozeramaileek. Izan ere, argiaren prezioak nabarmen gora egiten duen bitartean, pentsioen igoera "lotsagarria" dela uste dute.

Fatima Bañez, Espainiako Gobernuko Enplegu ministroak bidalitako gutunak eramateko deia egin zuten eta hala egin dute dozenaka herritarrek. Hauek bildu eta bueltan bidaliko dizkiote, salaketa moduan.

Etorkizunean mobilizazio gehiago iragarriko dituzte.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago