Porno Eskola proiektua amaitu da. Hilabete eskas bat martxan egon den proiektuak ezin du aurrera jarraitu. "Amorru handiz, hau ixtera derrigortuta gaude".
Arrazoia azaldu dute. Guraso talde erlijioso batek salaketa batekin mehatxatu ditu. "Txiringitoa ixteko beharra dugu".
"Zoritxarrez, erlijioak egun duen indarra oso handia da oraindik. Haserre gaude, irabazi dutelako, baina irabazi dute, nahiz eta guk jakin arrazoia gurea dela", adierazi dute.
"Oso harro amaitu dugu gure ibilbidea. Are gehiago, gure helburua, hein handi batean, lortu dugu: hezkuntza sexuala lehen lerroan jartzea". Eta honi lotuta, argi dute "hezkuntza sexuala ez zaiela eskolei interesatzen".
"Mila esker proiektua babestu duzuen guztioi, eta nahiz eta hau ez babestu, errespetatu gaituzuenoi. Infernuan ikusiko dugu elkar", esan dute.