'Landa-erotika' erakusketa zentsuratu dutela salatu du Lamingorriak talde feministak

Erabiltzailearen aurpegia Hala Bedi 2017ko ira. 25a, 16:03

Besteak beste, Maeztu eta Bernedoko udalek erakusketa zentsuratu dutela salatu du Mendialdeko talde feministak. 

Mendialdeko Lamingorriak talde feministak ohar bat plazaratu behar izan du. Izan ere, azken egunetan, espazio ezberdinetan jarri dute Landa-erotika erakusketak polemika sortzeaz gain, hau zentsuratu dutela salatu dute. 

Euren eskualdean "emakumeen zilegizko papera erakusteko eta sozializatutako pertsonen berezko erakusleiho izango diren espazioak zabaltzeko" lan egiten duten heinean, erakusketa hau jarri zuten martxan orain dela gutxi. "Erotika ulertzeko eta adierazteko" aukera zuten erakusketa honekin eta herritar guztiek zuten bertan parte hartzeko aukera.

Eztabaida sano eta natural bat, baina, dirudienez, insituzio ezberdinek ez dute begi onez ikusi esposaketa: zentsura udal ezberdinetatik etorri da.

Zentsura, herriz herri

Maeztuko kultur etxea, esaterako, kristalezkoa da. Txartela ez badaukazu, ezin zara barrura sartu, hori dela eta, kanpora begira jarrita zeuden irudiak. "Bat-batean, leku hartatik kendu eta azken pisuraino eraman dizkigute", salatu dute. Gela itxita dago eta soilik goizez ikusi daiteke esposaketa.

Bernedon baimena zuten, arazorik ez printzipioz. Jartzeko egunean, berriz, lekurik ez zegoela esan zieten taldeko kideei, azalpen gehiago eman gabe. Orokorrean, "haurren eta zaharren aitzakiak jarri dizkigute". Bernedon eta Maeztun, EAJk kudeatzen dituen udalak jarri dizkie trabak.

Urizaharren ere arazoak izan dituzte, eta besteak beste, gizonezko baten kritika eta komentario larriak paiaratu behar izan dituztela gogoratu du talde feministak: "Uda osoa egon dira horrela".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago