Hezkuntza, aldapan gora

Erabiltzailearen aurpegia Hala Bedi 2017ko ira. 18a, 13:20

Ikasturte berriaren hasieran, hezkuntzako hainbat eragileren iritziak jaso ditu Hala Bedik. 

Aurreko ikasturtean mugimendu asko eman ziren unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan. Irakasleek eta bestelako langileek mobilizazio ugari egin zituzten «euskal hezkuntza publiko duin» baten alde. Egunak aurrera egin ahala, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak ez zuen negoziatzeko asmorik agertu. Hori dela-eta, erantzun gisa, greba hautatu zuen sindikatuen gehiengoak: hiru greba egin zituzten 2016/2017 ikasturtean. Gainera, ikasturte berriaren hasiera «mugitua» espero da ere, tartean abenduaren 12ko greba. Hala Bedik langileen, ikasleen, gurasoen eta sindikatuen iritziak bildu ditu erreportaje honetan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago