Alde zaharreko Goian proiektuaren programazioa urriaren 2an jarriko da martxan

Erabiltzailearen aurpegia Hala Bedi 2017ko ira. 11a, 09:51

12 urte bete dituen proiektuak parte-hartzea, euskara, hezkidetza, kultur aniztasuna eta elkar zaintza izango ditu lan ardatz nagusi. 18 urtetik gorako bizilagunen arteko harremanean ere indarra jarriko dute.

Goian proiektuak, Gasteizko Alde Zaharreko auzo ikuspegia duen gizarte hezkuntza proiektua, eta Alde Zaharreko elkarbizitza hobetzea du xede. Aniztasuna egitate gisa ulertzen duten heinean, auzoaren errealitatean oinarritu eta bizikidetza sustatu eta praktikatzea dute helburu. Parte-hartzea, euskara, hezkidetza, kultur aniztasuna eta elkar zaintza dira lan ardatz nagusiak.

Proiektuak 12 urte betetzen dituen hontan, auzoko espazio ezberdinak erabiliko dituzte jolasteko eta ezagutzeko: Landatxoko polikiroldegia, Auzolana Pilotalekuan eta gizarte etxea. Udalak eta Goian Kirol eta Kultur Elkarteak sinatutako hitzarmenaren bultzada ekonomikoarekin hasiko dute ikasturtea.  “Proiektua egonkortzeaz gain, erronka eta helburu berriei heltzeko aukera ematen digu”.

Amaitzeko,18 urtetik gorako bizilagunak elkar topatzeko programazioa ere osatu dute. “Helduok ere izango dugu auzoan elkar ezagutzeko parada sukaldaritza tailer, haziera talde, futbol talde edota emakumezkoentzako gorputz adierazpen tailerren bitartez”, azaldu dute Goian elkartetik.

Informazio gehiago: www.goian.org

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago