Sei eta zazpi urteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete Igor Uriarte eta Raul Adunari

Erabiltzailearen aurpegia Hala Bedi 2017ko ira. 7a, 15:46

Asteazkenean elkarretaratzea egin zuten Gasteizen, haien askatasuna eskatzeko, eta ostiralean manifestazioa deitu du Kalera Kalerak.

Igor Uriarte eta Raul Aduna gasteiztarrak epaitu dituzte Parisen, Frantziako epaitegietan. 2013ko uztailean atxilotu zituen Frantziako Poliziak, beste lau kiderekin batera. Epaiketan, beraz, sei lagun epaitzen ari dira guztira, prozedura korrekzionala baliatuz: gehienez, hamar urteko zigorra ezarri ahal zieten, baina zazpi urteko eskaera egin dute haietako laurentzako eta zortzi haietako birentzako. Uriartererentzako zazpi eta Adunarentzako zortzi eskatu dituzte. Azkenean, sei urte ezarri dizkiote Uriarteri eta zazpi Adunari.

Asteazkenean lagun ugari batu zen Andra Maria Zuriaren enparantzan, Kalera Kalerak deituta, Uriarte eta Adunari elkartasuna adierazteko.

Kalera Kalerak manifestazioa deitu du ostiralean, Gasteizen.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago