Murrizketak eta beroa. Bi faktore hauek batzeak haserrea eragin du Agurainen. Izan ere, Udalak murrizketak aurrera eraman zituenetik, igerilekuak izan dira kaltetuetako batzuk. Hauek ez dituzte oraindik ireki, eta ekainaren amaiera arte ez dituzte irekiko, printzipioz.
Ekainaren 20ko arratsaldean herritarrak Aguraingo udaletxera hurbildu ziren. 'Akanpada' bat antolatu nahi zuten, igerileku itxura hartuz udaletxearen aurreko plazak; bainujantziak, eskuoihalak … atera zituzten kalera.
Antolatzaileek adierazi dutenez, "herritarren interesen kontra egin du beste behin ere Udalak", Ekimenaren ostean, manifestazioa iragarri dute ekainaren 22rako, ostegunerako: San Juan plazatik abiatu eta herriko igerilekuetan amaituko da, murrizketak salatuz, igerilekuak berriz irekitzeko exigitzeko.