Alejo Moreno eta Arturo Villanueva errefuxiatu ohiak aske geratu dira

Erabiltzailearen aurpegia Hala Bedi 2017ko eka. 15a, 13:07

Alejo Moreno eta Arturo Villanueva Madrilen, gaur goizean. /H. Bedi

Ekainaren 15eko goizean, Arturo Villanueva iruindarra eta Alejo Moreno gasteiztar errefuxiatu ohiak Espainiako Audientzia Nazionalean aurkeztu dira. Aske geratu dira biak.

Hamahiru urte urte eman dituzte etxetik kanpo Morenok eta Villanuevak, gazte mugimenduaren aurkako operazio polizial eta judizial batetik ihes egin ostean. Azken urteak Ipar Euskal Herrian bizi izan dira biak. Villanueva urtez luzez Belfasten bizi izan da, bere kasua ezaguna izan zen 2009an Ipar Irlandako epaitegi batek haren aurkako estradizio eskaera indargabetu zuelako.

Orain dela lau urte, 2013ko ekainaren 15ean, Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak konponbide bide orria aurkeztu zuen. Ordutik, hamarnaka iheslarik sorterrirako bidea hartu dute. 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago