Gazte lokala ireki eta auzolanerako deia egin dute Judimendin

Erabiltzailearen aurpegia Hala Bedi 2016ko urr. 28a, 13:26

Benito Guinea kalean kokatuta dago lokala eta aurreko ekainaren 23an okupatu zuten, "urteak hutsik" egon ostean.

Gazte lokala ireki dute gaur Judimendiko Benito Guinea kalean. Aurreko ekainaren 23an gazte talde bat urteak hutsik zeraman lokalean sartu zen. Ordutik, lanean dabil barruan Judimendiko Gazte Asanblada, dena prestatzen. Hala ere, datozen egun hauek  garrantzitsuenak izango direla azaldu dute bertan dauden gazteek. Izan ere, bost eguneko auzolanerako deialdia egin dute, azaroaren 1era arte antolatu dituzten lanak banatuz.

Hala Bideoko taldea auzoko bi gazterekin egon da eta Gazte Lokalaren nondik norakoak jaso ditu. Ez da Judimendin irekitzen den lehen gazte lokala, baina aurrekoa, "esperientzia polita" izan arren, desalojatu zuten, 2009an. Oraingo proiektua "auzotik eta auzoarentzat" izatea espero dute, eta denon inplikazioa bilatuko dute bertan, auzolana eta mota guztietako ekimenak antolatuz. Gaur 13.00etan Sefarad Plazan argazki masibo batekin hasiera emango diote ekimenari. Honen ostean, eguerdian, herri bazkaria antolatu dute, auzolanari ekin aurretik.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago