UdazkenFest, 2016ko Arabako Elkartasun Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Hala Bedi 2016ko urr. 5a, 15:13

2016ko urriaren 1ean ospatu zen UdazkenFest, Arabako elkartasun eguna, Gasteizen.

Hiriburuko tabernetan kontzertuak egon ziren eguerditik gaueko ordu txikiak arte; Matxete plazan txosnagunea eta ikuskizun ezberdinak; Probintzia plazan olerki eta dantzak; Plaza Berrian umeentzako txokoak … Eta beste hainbat ekintza.

 Hilabete ugari eman zituzten antolakuntzatik dispertsioaren aurkako eguna prestatzen eta, azkenean, dispertsioaren aurkako hiriburua bihurtu zen Gasteiz. Arratsaldeko 18:00etan Olagibel kaletik abiatu zen "ManiFesta" arrakastatsua izan zen, oso; musika lagun, milaka lagunek dantza egin zuten "Euskal presoak etxera! oihukatzen zuten bitartean. Ekitaldia ere, dibertigarria izateaz gain, hunkigarria izan zen, zeharo.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago