Honetaz gain, Mugimendu Feministatik Osakidetzak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak izandako jarrera gogor salatu dute, eraso sexisten aurka dagoen protokoloa ez dutelako bete.
Hala Bedi, Mugimendu Feministako kide diren Marina Sagastizabal, Maider Dominguez eta Aitziber Romerorekin egon da. Jarraian atxikitzen dugun bideoan, gertatutakoa azaldu, salaketa egin eta etorkizunerako hartuko dituzten neurrien berri eman dute. Besteak beste, Gasteizko jai guztietan 24 orduz erantzungai egongo den telefono zenbakiaren berri eman dute: 688 652 901