Guzti horren artean, gure Olentzero desiratua. Aurten, ordea, ez da tripontzia. Olentzero argaldu omen da azken bolada honetan: kapoi-arrautzarik ez du jango, ezta ardorik edango ere. Urteroko abestia aldatu beharrean gaude, Olentzero ere krisian baitago.
Olentzero joan zaigu INEM ilarara intentzioarekin lana topatzera. Aditu duanian, Jesus jaio dala lasterka etorri da, mirari eskatzera. |
Horra horra, gure Olentzero! pipa hortzetan duela, eserita dago. Fakturak ere baditu, ordaindu ezinik, bihar meriendatzeko ez du aukerarik. (bis) |
Olentzero, Buru handia, entendimentuz jantzia. Penaz josita bizi omen da, hori bai dela larria, hau krisialdi handia! TRALALALALA TRALALALALA... |
Guzti horren errua baina, gurea da. Nork sinestarazi die umeei Gabonetako opariak arau/lege urraezin direla? Guk. Nork eman dio jai-egun erlijiosoari esanahi materiala? Guk. Nork…? GUK.
Eta orain, urtean zehar portaera bikaina izan duten ume askok ez dute oparirik jasoko. Zer esango diegu? Gaizki portatu direla eta hori dela haien zigorra? Ea ba, zein aitzakia aurkitzen dugun! Tik-tak, tik-tak, denbora bukatzear dago.
Din-dan-don, din-dan-don, eguberri on! (Edo txar)
(Guzti hau idatzi ostean, ni ere bihurtu naiz Gabonetako biktima berri bat, Eguberria iritsi baino egun bat lehenago ari bainaiz horren inguruan hitz egiten, idazten. Erori naiz Gabonetako din-dan-don gurpilean, eta orain, berandu da hori ekiditeko. Hurrengo urtean, beharbada.)