Pintaketez josita agertu zen asteazken goizean Aramaioko anbulatorioa. Aitor etxera eta Buelta orain zioten pintaketak ziren. Ez dago argi zer esan nahi duen pintaketa horiek egin dituenak edo dituztenek.
Herrian zeresana sortu duen gaia izan da. Izan ere, Aitor Montes medikuari zuzendutako mezuak dira. Horrelako ekintzak lekuz kanpo daudela salatu dute zenbaitek, tartean, Aramaioko Gazte Asanbladak. ATGA-k sare sozialetan zabaldu duen mezuaren bitartez "pintaketak salatu" eta "medikuari babesa" erakutsi nahi izan diote. Ekintza anbiguotzat jo dute gertatutakoa, eta horrelakoak "lekuz kanpo" daudela gehitu dute. Osasun langileak "bakean" uzteko deia ere egin dute.
Albiste hau GOIENAk argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu ikusgai.