Arrasate eta Aramaio lotzen dituen errepide gaineko zubibidera ematen duen tunelaren gainaldean dagoen Cuatrovientos baserrikoek hamaika buruko min izan dute urteotan Abiadura Handiko Trenaren lanen kontura; besteak beste: euren etxerako pista zihoan mendi magalean 2010ean gertatutako lur-jausia, pitzadurak etxean… eta, etxerako bidea eta lur-jausiak erasandako gunea egokituta, errepide nagusirako lotunearen eragozpen eta arriskuak. Eta azken horrekin bueltaka jarraitzen dute oraindik, inguru hartan AHTaren lehen lanak egiten hasi zirenetik hamar urtera.
Erreportaje hau Goienak argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.