GEUrekin mendira 16/17 ikasturteko egitaraua

Ikasturte berriarekin GEU elkartearen egitasmo desberdinek martxa hartuko dute laster. Urtero bezala GEUrekin mendira taldekoak izango dira azkarrenak ikasturtea hasten eta irailaren 11rako antolatu dute lehenengo mendi irteera, eta gainera, dagoeneko prest dute 2016/2017 ikasturtean izango diren mendi irteera guztien egutegia.

GEUrekin mendira taldeak hilean behin antolatzen du mendi-irteera, Gasteiztik Euskal Herriko eta inguruetako mendietara. GEU elkartearen baitan sortutako mendi-talde hau euskaldun ororentzat zabalik dago eta ez da ezinbestekoa aurrez izena ematea (aski da egunean bertan irteera-gunean azaltzea). Gonbidaturik zaudete nahi duzuenean gurekin etorri eta mendian gora euskaraz egitera!                       

OHARRAK:                  

  • Irteera-gunea: Mendizorrotzako aparkalekua (Beti Jai frontoien aurrean), 8:30ean.
    • Salbuespena: Familia-irteera 10:00ean abiatuko da.
  • Gasolina txango bakoitzean parte hartzen duten guztien artean ordainduko da.
  • Irteeraren denbora kalkulatzeko, kontuan izan ibilbidearen iraupenaz gain abiapuntura iritsi beharra. “Goiza” ipini dugunean, beranduenik 14:30-15:00ak aldera Gasteizen izatea kalkulatzen dugu; “Egun osoa” denean, 17:00-17:30ak aldera Gasteizen izan ohi gara.
  • Kontaktua: geurekinmendira@geuelkartea.eus
  • Gure irteeretako argazkiak: http://picasaweb.google.es/GEUrekinmendira

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide