Txikitako oroitzapen on asko etortzen zaizkit burura gurasoekin Frantziako aldera joaten ginenean oporretan. Aurten azkenik, nik ere antzeko bidaia egitea erabaki eta bertara joan gara hainbat egun bertako herrixka txikietan murgiltzera. Gauza askotaz gogoratzen nintzen, beste gauza batzuetara aldiz, ez naiz inoiz ohituko. Herrixkak txikiak dira, zoritxarrez, gero eta turistikoagoak. Cahorsen hasi zen gure abentura, Lot-eko haranean, eta poliki-poliki Dordoñako haranera joan ginen txoko desberdinak ezagutzera.
Egunak pasa ahala, laster deskubritu genuen horrelako lekuak lasaitasunez ikusteko estrategia onena zein zen: frantsez guztiak arratsaldeko 7etan afaltzen ari zirenean herria ikustea! Kaleeak hutsik eta gu gozatzen.
Gurasoek mila aldiz esandako merkatuetara joatea erabaki genuen “aprobetxatu, fruta freskoa eta oso ona dagoela!”, eta benetan Sarlatera iritsi eta merkatua ikusten hasi ginenean harrituta geratu ginen. Oso merkatu handiak dira eta denetarik aurkitu dezakezu bertan: egurrezko hainbat sukaldeko tresna, kolore eta usain desberdinetako xaboiak, eta nola ez, janaria nonahi, fruta fresko freskoa, hestebete pila eta nola ez, frantziako foie gras famatu eta goxoa. Aitortuz, zaila da ezer erosi gabe merkatu horietatik ateratzea. Argazkietan ikusi dezakezuen bezalaizugarrizko ogi ona daukate goizeko tostada batzuk egiteko, oliba goxo batzuk hamaiketako modura sartzeko, izugarrizko tomate entsalada bazkaltzeko, eta denetariko hestekiak arratsaldean bokata on bat egiteko. Esandakoa, adurra geniola bukatu genuen merkatua, etxerako probisioekin batera, nola ez!
Aitor Atxaerandio.