Bidaiatzeak poztasuna erakartzen duela esaten dute maiz, deskonexioaren bitartez gauzatzen den momentuzko zoriontasun horretan hilabeteak ematen ditugu murgilduta. Bidaiatzeak niri behintzat, era desberdinetako galderak sorrarazten dizkit. Batetik, galdera zabalak aurki ditzazkegu: “pena merezi al du sortzen ari naizen arrasto ekologikoa?” edota “justizia sozialaren mirabe izango balira hain ondo tratatuko gintuzketen?” modukoak. Bestetik, galdera zehatzak daude: “zoriontsu al naiz?” edota “lan gehiegi egiten al dut?” bezalakoak. Oporrek denbora oparitzen dute, edo hobeto esanda, oporretan lan asalariatuak kentzen digun betaz disfrutatu dezakegu, eta askotan geldiadi horrek pentsatzeko tarteak ekartzen dizkizu eta horrekin batera, krisiak.
Existentzialismoan erori baino lehen aukeratu ditudan argazkien azalpena emango dut:
Lehendabiziko argazkia: Sumba irlako Ratenggaro herrian ateratakoa da. Han agertu ginenean ez genuen ezer ulertzen, bertan zeuden txuri bakarrak ginen, bizilagunek ahoa gorri zeukaten eta gure gidari indonesioarekin ere ez ziren konprenitzen. Kontua da, ulertzen ez genuen kaos horretan egurrez zein lastoz egindako etxea eraikitzen ari zirela, batzuk dantzan eta abesten zeuden bitartean, beste batzuk etxebizitzaren oinarriak muntatzen ari ziren.
Bigarren argazkia: Sumba irlan Waingapuko errepideetan egin nuen. Indonesian ez dago ia garraio publikorik, horregatik mugitzeko era egokiena askotan motorraren bitartez da.
Hirugarren argazkia: Flores irlan Endeko hondartzan plastikozko kometa batekin jolasten zeuden bi umeren itzalak dira. Haiek gu karterara jolasten begiratzen ibili ostean, gu haiek behatu genituen.
Laugarren argazkia: Flores irlan aurkitzen den Besa herri tradizionalean egin genuen, argazkiko politena agian, bertan ikusten ez dena da, basoa, mendia eta bizitza.
Bosgarren argazkia eta azkena: bidai guztietako argazkietan ikuskatzen ez dena da, nekezia eta bereziki, leku guztietan lo egiteko garatzen den gaitasuna.
Mirari Ullibarri.