BIDEA - Victor Ijurko

Erabiltzailearen aurpegia Gauekoak 2023ko ira. 11a, 14:11

Fenix baten antzera.

Nahiz eta bidean izan zangoa, nire gogoa betidanik galdu egiten da. Bide honetan behin baino gehiagotan pentsatu nuen oztopo bakarra zegoela nire aurrean. Zuhaitzen hostoetatik zeharkatzen zituzten eguzki izpiek gidatzen ninduten, nire bihotzak bazekien agian tarte horretatik balio zitzaiola baina entzun behar zituen bere taupadak.
Lehenago hegan egin izan banu... Nire arima lehenago aske sentituko litzateke... Mila eta milaka alditan zientzietako gauza horiek etorriko litzaizkioke esfortzurik egin gabe. Talka eta sufrimendu guztiak ez nituzke oztopo bezala ikusiko eta bizitzak irakatsitakoa beste era batean erabili izango nuke. Orain damu baino damua sentitzen naiz. Erruduna, galdurik baita. 

Zenbatetan? Zenbatetan galdurik sentitu nintzen besteek egin zutenez arduratzen. Nire barruan fenix bat bezala mila eta milaka errauts tona nire gorputzeko zoko guztiak garrazten zituen egunero. Nahiz eta barrutik kea eta sugarrak atera, mantendu nuen hori, ez ninduten inoiz suntsitzen. Zorrotza. Kamutsa. Laban bat bezala bat baino gehiagotan mozten nituen nire harremanak, nire etorkizuna... eta denbora pasa eta gero eta min gehiago eraginez pertsona zapuzti batean bihurtzen nintzen egunero.


Txikituta. Zama handiagoa jasaten nire larruaren zentimetro guztietan egunero. Tenkaturik. Holan sortzen zen kataklismoaren egoera konstantea. Olatuak bezala, beti bueltatzen talka hondarretara. Desgastatzen pixka, bahino pixkanaka ni izan nintzena bihurtzen. Hegan egin ez zekien fenix hegaztia bakarrik geldirik mantentzea zekien. Hor hil egin nahi zuen.

Victor Ijurko.

2 - Argitasuna

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago