HIRIETAKO GIDAK - Irene Goitia

Erabiltzailearen aurpegia Gauekoak 2023ko ira. 11a, 13:09

Tourrak eta bere xarmak.

Zoazen lekura zoazela, berdin du zein fetxatan bidaiatu eta zein eguraldirekin aurkitzen zaren, lehenengo egunean derrigorrez egin beharreko gauza, free tour bat kontratatzea da. Eta egia esan, hiriaren gaineko ideia zein xehetasun esanguratsuenak ezagutarazteko aukera ezin hobea da. Denetariko hizkuntzetan aurki ditzakezu, agian hizkuntzaren bat praktikatzeko, nahiz eta azken hau oso gomendagarria ez izan, hitz jokoak batzuetan airean gera daitezke eta grazia bidean galdu.

Bertan denboraldi bat bizitzen diharduen jendeak eskaintzen ditu tour praktiko hauek. Praktikoak deitzen zaie, zen jakin beharreko gauzen inguruan hitz egiteaz gain, gehiengo bati interesatzen zaion gaien inguruko informazioa ematen dute jakitera: jateko toki onak eta merkeak. Eta nork gomendatuko dizu hobeto non jan dezakezun bertan bizi den pertsona batek baino?

Horrela, bizpahiru orduko iraupena izaten ohi dute Tour hauek. Gehienetan, zure hizkuntza berdinean hitz egiten duten ezezagun gehiagorekin igaroko dituzu ordu horiek, eta baliteke Tour-a amaitzean hain ezezaguna ez izatea, barreak partekatu bait dituzue ibilaldian zehar. Ohikoenak oinezko ibilaldiak izan ohi dira, nahiz eta bizikletako Tour-ak ere aurki ditzakezun. Hiriko toki esanguratsuenak bisitatuko dituzu eta bertako bitxikeriekin egingo zara.

Ibilaldiaren bukaeran, hain momentu onak pasa erain dizkizun gida agurtu, bakoitzak nahi duen borondatea eman eta honek gomendatutako tokietara zuzentzen zara, non hasiera batean ezezagunak ziren horiekin topo egiten duzun, eta nork daki, agian hurrengo abenturako kide izango dira.

Irene Goitia.

1.Hasiera - Irene Goitia

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago