GURE ARTEKO IZPIA - Andrea Gandiaga

Erabiltzailearen aurpegia Gauekoak 2023ko ira. 11a, 12:58

Portugal,  promesez betetako bidaia.

Uda honetan, bikotekideak eta biok abentura zirraragarri batean sartzea erabaki genuen: gure furgonetan Portugalera bidaiatzea. Haize beroak laztantzen gintuela eta errepidea gure aurrean tiraka, promesez betetako bidaiari ekin genion.

Euren historia eta tradizioak gurekin partekatu zituzten herritarrak ezagutu genituen. Plater zoragarriak probatu eta portugesez hitz batzuk ikasi genituen, etxean bezala sentitzen eta komunikatzen lagundu zigutenak. Topaketa bakoitzak mundua elkarrekin ezagutzea zein zoragarria den gogorarazi zigun.

Egunez, urrezko hondartzak eta labar malkartsuak arakatu genituen, baina gure arratsaldeak are bereziagoak ziren. Egunero, hondartza berri batean, gure boleibol sarea zabaltzen genuen. Batzuetan bidaiari-taldeekin elkartzen ginen, beste egun batzuetan lokalekin... Olatuen soinuak eta gure oinen azpiko hondarraren kirrinka leunak eszenatoki ezin hobea sortu zuten jende berriarekin eta inguruarekin konektatzeko, adiskidetasunez lehiatzen ginen bitartean.

Hondartzako ilunabarrek arratsaldero mugimenduan zegoen maisulana zirudien. Zeruko kolore laranja eta arrosetan galtzen ginen, denbora desagertzen ari zela sentituz, eta harriturik geratzen ginen hainbeste edertasunengatik.

Ibilitako kilometro bakoitzaz gozatu genuen, goizero gure helmuga erabakitzeko askatasunaz, urruneko lekuetan izarren azpian lo egiteaz eta kezkarik eta ordutegirik gabe bizitzeaz. Ilunabarrek hondartzan gure babeslekua bihurtu ziren, barreen eta elkarrizketa sakonen kokalekua.

Haizea ilean eta itsasoa aurrean genituela, ezezagunerantz gindoazela sentitu genuen. Mundua gure mihisea zen, eta elkarrekin idazten genuen maitasun eta abentura istorio bat, egunez egun xarmatzen gintuena.

Portugal gure maitasunaren jokalekua bilakatu zen, egunero abentura bat zen eta gauero opari bat.
Esperientzia horrek gozatzeko, sentitzeko, hegan egiteko, bizitzeko, konektatzeko, ikasteko eta xoratzeko aukera eman zigun, eta eskarmentu hori betiko gordeko dugu gure bihotzetan.

Andrea Gandiaga.

1. Argi-itzal magikoak_Andrea Gandiaga - Andrea Gandiaga

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago