‘Oihartzun’ hitza abiapuntu izanik, gehienez 1000 hitz erabiliz istorio bat kontatzea izan du xede bezala Hizki Laburren Lehiaketa-ren bigarren edizio honek. Azaroaren 15era arte luzatu da lanak bidaltzeko epea eta guztira 16 lan jaso dira.
Aurreko edizioan bezala, honetan ere nabarmentzekoa da jasotako lanen kalitate aparta, eta parte hartzaile guztiak zoriondu eta eskertzeko tartea hartu nahiko genuke hau.
Bestetik, aipatzekoa ere jasotako lanetan jorratu diren gai anitzak eta interesgarriak: umorea, egungo arazoak, mitologia, norbanakoen bizipenak…
Hiru lan izan dira sarituta suertatu direnak:
- Lehenengo saritua: 'Eman eta jaso' - Oihana Arana
- Bigarren saritua: 'Plazerra margotuz' - Joyce Errasti
- Hirugarren saritua: 'Euskalduna' - Ixone Santamaria.
Sari banaketa azaroaren 24an izango da Ortuño Aretoan, 19:00etan, eta ekitaldia borobiltzeko Jon Basagurenek kontzertua eskainiko du. Gonbidapenak aldez aurretik eskuratu beharko dira.
Lan guztiak irakurgai egongo dira Gauekoak programaren webgunean.