Gauekoak-en udazaken-neguko denboraldia aurkezteko kontzertuak. Programazio berriari hasiera emateko Lukiek eta Habi taldeek joko dute. Lukiek, Josu Ximun (ahotsa ta gitarra), Antton Goikoetxea (baxua) eta Christian Rodriguezek (bateria) osatzen dute. Euskaraz abestutako rock alternatiboan dabiltza.
Bi urte eta gehiago dira Habi loratu zela. 2018. urtean sortu zen, Jon Ander Artola eta Yeray Gascon taldekideen bideak gurutzatuta. Villabonan jaioak dira biak, eta musikarekiko pasioak elkartu zituen haien bideak.
Gonbidapenak: https://entradium.com/es/events/gauekoak-aurkezpen-kontzertuak-lukiek-habi
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.