2021/03/05 18:00

Gauekoak: Melophilia + X & Javidier

Gauekoak: Melophilia + X & Javidier
Jimmy Jazz, Gasteiz

Gauekoak programaren udaberri-udarako egitaraua aurkezteko jaialdia, Gasteiz Hip Hop dinamikarekin elkarlanean antolatua. Gasteizko bi taldek osatuko dute kartela, eta egitaraua ezagutarazteko balioko du. 

Melophilia: Lmike eta Lhuna MC-ak eta Naiz DJak osatutako taldea. Elkarrekin rapari buruzko une eta hitzaldiak partekatuz, 2018an Melophilia proiektuari bizia ematea erabaki zuten. Bolifaceticos albumetan ikus daitekeen bezala, musika estilo ezberdinen eraginpean sortu zen taldea, bere letrekin mezu garbi eta erreal bat transmititzeko helburuarekin.

X eta Javidier: 2020.urtean jaiotako proiektua. Taldeko X eta Javidier kideek, 2017tik ezagutzen zuten elkar Mike L & Javi D taldearen zuzenekoetan parte hartzen zutelarik. Iaz, musika-proiektu berri bati forma ematea erabaki zuten, eta hilabete honetan bertan argitaratuko dute beren lehen lana.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide