Gauekoak

Aisialdi jardueren proiektu poltsa bat eratzeko epea ireki du Gauekoak programak

Erabiltzailearen aurpegia Gauekoak 2020ko urr. 9a, 11:34

Gauekoak programak berriz ere ekin dio aisialdirako jarduerak antolatzeari, eta, tokiko kultura bultzatzeko asmoz, proiektu poltsa berri bat eratzeko deialdia martxan jarri du. Proiektuak bidaltzeko epea azaroaren 9ra arte egongo da irekita.

Gazteek, kolektiboek eta hiriko elkarteek eratutako proiektu poltsa bat sortzea du helburu, eta, honen bitartez, Gasteizko aisialdi eta kulturan hiriko gazteen parte hartze aktiboa bultzatzea.

Bakarkako edo taldekako lanak izan daitezke, eta arlo desberdinetako jarduera proposamenak jasoko dira; horien artean, kirol jarduerak, sorkuntza eta musika, esate baterako. Proposatutako jarduerak 16-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta egon beharko dira.

Proiektuak aurkezteko epea urriaren 9an ireki eta azaroaren 9an amaituko da, info.gauekoak@gmail.com helbidean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago