2020/11/14 10:30-13:30
Musikaren argazkigintzara bideratutako tailerra, bi jardunalditan banatuta. Lehen egunean argazkigintza musikaleko oinarrizko teknikak ikasiko ditugu. Gainera, arratsalde horretan bertan, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dugu zuzeneko emanaldi batean.
Tailerraren bigarren egunean, argazkigintza musikalaren edizio teknikak ikasiko ditugu.
Irakaslea: Eider Iturriaga (@eideriturriaga).
Apuntatzeko: info.gauekoak@gmail.com
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.