2021eko espedizioa uztailaren 2an hasi zen. Horren aurretik, partehartzaile guztiei PCR frogak egin zitzaien bi egun aurretik, eta antigeno testak egunean bertan osasun segurtasuna bermatzeko.
GAUR DA EGUNA! ???? #HasiDaAbentura
— EuskarAbentura Espedizioa (@euskarAbentura) July 2, 2021
Bilbon???? Hasi dira Jzioquitarrak elkar ezagutzen.#EuskarAbentura2021#JzioquiDugu #HamarEgunHamaikaAbentura pic.twitter.com/tOnQFOxQPp
Urruñan muntatu zuten espedizioaren lehen kanpalekua. Ia lehen egun osoa lur hartzen igaro zuten, baina ondo pasatzeko denbora ere atera zuten. Bost egun igaro dituzte lehen kanpaleku honetan, uztailaren 6ra arte. Urruñan bukatu ostean, Lekarozera abiatu dira, eta bertan emango diote amaiera espedizioaren lehen txandari, uztailaren 11n.
???? Hasi da #euskarabentura2021
— EuskarAbentura Espedizioa (@euskarAbentura) July 2, 2021
???? Espedizio 1, 60 gazte, 10 egun, 11 abentura!#JzioquiDugu #HamarEgunHamaikaAbentura pic.twitter.com/anpVR22DSA
Bigarren eguna Bidarteko Uhabia hondartzan pasa zuten. 13 kilometroko ibilaldia egin ostean, Uhabiara heldu, eta bertan lekua hartu bezain pronto hasi ziren jzioquitarrak jolasean beraien artean. Lagunak egitea, Euskal Herria ezagutzea, euskarazko harremanak sortzea Euskal Herrian zehar eta euskal kulturaz blai egitea dira EuskarAbenturaren helburuetako batzuk, eta espedizioetan zehar dinamika ezberdinak eginez helburu horiek lortzen dituzte. Bueltan beste 13 kilometro egin zituzten oinez kanpamedura.
Atzo, ????Urruñatik Bidarteraino egin genuen oinez joan eta buelta!! Euskaraz eta euskararekin, EuskarAbenturari ekin!!#JzioquiDugu#EuskarAbentura2021 #10egun11abentura#HamarEgunHamaikaAbentura pic.twitter.com/5CDNZUWnJU
— EuskarAbentura Espedizioa (@euskarAbentura) July 4, 2021
Lasai pasa zuten jzioquitarrek hirugarren eguna. Goizean zehar kirol egokituak egin zituzten, aniztasun funtzionala duten pertsonen lekuan jarri eta kirol ezberdinak probatu zituzten. Bazkaldu aurretik Kike Amonarrizen bisita jaso zuten, euskarak munduan duen tokia zein den azalduz. Kikeren bisita aprobetxatuz, Ipar Euskal Herriko jzioquitarrek Baxoarekin dituzten arazoak eta Iparraldean euskaraz eskolarizatuak izateak dituen zailtasunak azaldu zieten beste jzioquitarrei. Ondoren, Kikek paisaia linguistikoari buruzko beste hitzaldi bat eskaini zuen. Arratsaldean, eguraldi ona zutelarik, ur jolasak egiteko eta Ziburuko hondartzara joateko aprobetxatu zuten.
3. eguna. Urruña! ????????
— EuskarAbentura Espedizioa (@euskarAbentura) July 4, 2021
Kike Amonarriz, jolasak, ura, hondartza eta dantza. Egun paregabea gaurkoa! ????#JzioquiDugu#EuskarAbentura2021#HamarEgunHamaikaAbentura pic.twitter.com/34xxoD0vAp
Gaur bisita izan dugu. @KikeAmonarriz "Iruditzen zait horrelako gazteekin etorkizuna irabazia dugula". Mila esker gure proiektua hasieratik babestu izanagatik! #JzioquiDugu #10Egun11Abentura pic.twitter.com/jIzfLZ4wnB
— EuskarAbentura Espedizioa (@euskarAbentura) July 4, 2021
Berezia izan zen azken eguna Urruñan, eta etapa benetan gogorra izan zuten gazteek. Larrunera (905m) igo ziren Urruñatik, honako ibilbide hau eginez:
Ibilbide hasieran, Urruñako herriko etxean geldialditxo bat egin zuten. Bertan, euskara delegatuak eta auzapezak harrera egin zieten. Ondoren, ibilbidearekin jarraitu zuten, benetan ibilbide gogorra: 890 metroko desnibela, eta izugarrizko eguzkia, eta, hortaz, baita beroa.
4. eguna. Urruña-Larrun-Sara ⛰????
— EuskarAbentura Espedizioa (@euskarAbentura) July 5, 2021
Urruñatik Larrun mendiraino (905 m) igo gara gaur, gero Sararaino jaisteko. Eta gauean Telleria anaiekin batera Pasta Postako mezuak irakurri ditugu!#JzioquiDugu#EuskarAbentura2021#HamarEgunHamaikaAbentura pic.twitter.com/Z2Yp0dO8wK
Uztailaren 6an, goizean, Euroeskualdeko teknikari Marie Heguy-Urainek bisitatu zuen kanpalekua. Zenbait jokoren bidez, Euroeskualdearen nondik norakoak azaldu zizkien jzioquitarrei: noiz sortu zen, zein helbururekin eta zein den erakundearen funtzionamendua. Bazkalostean, motxilak hartu eta Lekarozerantz busez abiatu ziren, bertan espedizioaren bigarren zatia bizitzeko.
Hurrengo egunetan, 7tik 11ra, Legatera igoko dira eta ondoren Bertizera jaitsi; beste egun batean muga igaroko dute gaueko espedizio bat eginez; eta hurrengo egunean, Zugarramurdira egingo dute txangoa.
Trantsizio eguna izan dugu gaur EuskarAbenturan. Urruña atzean utzi eta lekaroz hartu dugu kanpaleku gisa.
— EuskarAbentura Espedizioa (@euskarAbentura) July 6, 2021
Horretaz gain, @Euroregion_naen-en bisita jaso dugu. Zer den, zein den egin duten ibilbidea, zeintzuk diren helburuak...#jzioquidugu #euskarabentura2021 pic.twitter.com/xLtBF1vvHg