Euskaraba Podcast

"Jardunaldi hauek balio dute guztiok besteengandik ikasteko"

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraba Ataria 2023ko uzt. 27a, 16:30

Gasteizen ospatu berri da HIGA Hizkuntza Gutxituetako Munduko Gazteen Topaketaren laugarren edizioa. Antolakuntzan ibili den Maialen Sobrinorekin hitz egin dugu.

Dagoeneko 4. edizioa bete du Hizkuntza Gutxituetako Munduko Gazteen Topaketak (HIGA), bi urtetik behin Gasteizen egiten dena, Montehermoso Kulturunean. Aurten, munduko 60tik gora hizkuntza gutxitu entzun ahal izan dira, hainbat eta hainbat jatorritako gazteek ekarri dituztenak, inoiz baino gehiago. Bost egun luzeetan denetariko ekintzak eta aurkezpenak egin dituzte, eta beste behin lortu da oso urrun eta aldi berean oso hurbil dauden hizkuntza desberdinetako hizlari gazteen arteko saretzea.

Maialen Sobrinok parte hartu izan du beste edizio batzuetan, eta oraingoan antolakuntza taldean izan da. Jardunaldi aberats hauen garrantzia azpimarratu du, "balio dutelako elkar ezagutzeko, elkarren bizipenen berri izateko, kezkak partekatzeko, aktibismo moduez ikasi eta orain eman eta jasotzeko".

Hain zuzen ere, Sobrinok uste du jardunaldi honetan sortzen dela giro eraikitzailea, motibatzailea eta elkar babestekoa, non harreman hobeak lantzeaz gain, balio dutenak ikusi eta ikasitakoa etxekotzeko.

Albiste hau EUSKARABAk argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu osorik ikusgai.

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago