Zer eragin du hizkuntzak hezkidetzaren lanketan?
Hizkuntza pentsamenduaren garraioa delaren ideiarekin bat egiten dugu. Pentsatzen duguna ageri da hitz egiten dugunean, eta, hitz egiterakoan esaten dugunak gure pentsamenduan eragiten du. Horregatik, gure hizkuntza aldatuz, hau da, hizkuntza ez sexista erabiliz, gure pentsamenduari karga sexista hori kendu diezaiokegu, guztiz ez bada ere.
Hizkuntza zenbateraino eta nola landu eta egokitu daiteke hezkidetzaren arloan?
Gure giztarte matxistak gure hizkuntzan eragin eta matxista ere bihurtzen du. Gizartea egokitu behar dugun moduan gure hizkuntza ere egokitu beharko dugu. Nahiz eta oso gertu izan Euskarak baino zama sexista handiagoa duten hizkuntzak ezin dugu ukatu gurea ere karga sexista handia duen hizkuntza denik.
Irakurri elkarrizketa osoa, EUSKARABA webgunean