Tabernan, kalean, parkean, etxean, mendian, edonon euskaraz bizitzeko aukera eskainiko digu mintzalagunak. Euskaltegian ikasitakoa erabiliko dugu, gaztetan ikasitakoa freskatu edo besterik gabe euskaraz arituko gara aisi giroaren gozamenean.
Gainera, mintzalagun taldeez gain, gurasoei eta familiei zuzendutako taldeak ere izango dira. Helduak eta haurrak batera biltzen dituzten taldeak, jolas, txango, tailer eta beste hainbat ekintza osagarri elkarrekin egiteko.
Kuadrilla, herri eta hiri gehienetan urrian zehar egingo dira izen emateak, azaroan proiektua martxan jartzeko. Tokian tokiko euskara zerbitzu, euskaltegi edo elkarteetan topatuko duzu zure eskualdeko informazioa.
Hona hemen informazio hainbat:
Gasteiz: Epea, urriaren 1etik 23ra. Izen-ematea on-line egin beharko da www.gasteizkomintzalaguna.eus atarian egongo den galdetegiaren bidez.
Lautada: Izena emateko epea zabalik dago ikasturte osoan zehar baina komeni da urriaren 14a baino lehen apuntatzea. Horretarako deitu 607 62 83 42 edo idatzi lautada_berba@aek.eus helbidera.
Añana: Urriaren 6a baino lehen mintzalagun taldeak osatzeko bilera egingo da. Euskara Zerbitzuak argitaratuko du bileraren data eta ordua.
Mendialdea: Epea, urria. Izen emateak Udaletxean. Taldeak Maeztun, Haranean eta Kanpezun.
Gorbeialdea: Epea, urria. Izena emateko gorbeialdea@mintzalaguna.org edo 662120209. Taldeak Zigoitian, Zuian, Urkabustaizen, Aramaion eta Legution.
Trebiñu: Epea urriaren 23a. Izena emateko euskeratrebino@gmail.com helbidean. Taldea Armentiako Bentetan.
Aiaraldea: Izen-ematea irekita- Horretarako, euskaltegietara, euskara-elkarteetara edota euskara-zerbitzuetara jo dezakete. aiaraldea@aek.eus helbidera.
Errioxa: Info +: 615768730
Berri hau Euskaraba atarian ikusi nahi duzu? Egin klik hemen.