2017ko udaberrian, AFDA Arabako Kirol Federazioen Elkarteak, Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak jardunaldi bat antolatu zuten, MARKA ETA ERRONKA izenburupean, euskararen erabilerari buruz gogoeta egiteko. 80 lagun baino gehiago bildu ziren bertan: kirolariak, entrenatzaileak, klubetako edota federazioetako arduradunak, gorputz hezkuntzako irakasleak… Euskaraba webguneko kirola atalean duzue jardunaldiaren laburpen-bideoa eta informazio gehiago.
Jardunaldiko parte hartzaileek harremanetan jarraitzeko beharra ikusi zuten: elkarren berri izan, eta elkarri lagundu. Orain, barne-buletin baten bidez, jardunaldietan hitz egindakoaren berri ematen die federazioak partaideei. Eta hainbat berri interesgarri dituzte:
- Euskara planak kirol elkarteetan: Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala kirol federazioetan eta klubetan euskararen erabilera normalizatzeko planak bultzatzen ari dira. Horretarako EMUNenpresaren laguntza izan dute. Hainbat dira dagoeneko animatu diren entitateak, hala nola, Oskitxo(gimnasia erritmikoa); Harrikada eta Iparpolo
(kurling); Gaztedi (errugbia); Araski (saski-baloia) edota Pilota, Futbol, Golf eta Atletismo federazioak. Beste batzuk urtarrilean hasiko dira. - Horrez gain, Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntzaren bidez, euskara ikasteari ekin diote hainbat erakundetako kideek: Mendi Federazioa, Gimnasia Federazioa, Ehiza Federazioa, Saski-baloi Federazioa, Futbol Federazioa eta baita AFDA bera ere.
Berri hau zuzenean EUSKARABA webgunean ikusi nahi duzu?
Hona hemen:
http://euskaraba.eus/arabako-kirol-federazioen-elkartea-marka-eta-erronka-berrien-bila/