EH Bilduk, Ahal Duguk, Ezker Anitzak eta Equo-Berdeak-ek bat egin dute “Azazeta 1937 Oroimenetik Askatasunera” antolatzeko sarraskiaren 81. urteurrenean

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Araba 2018ko mar. 20a, 11:36

Martxoaren 24n, larunbatean, mendi martxa bat eta omenaldi bat egingo dute Azazeta herrian Martxoaren 26an, astelehenean, hainbat herritan abian jarri diren memoriari lotutako ekimenak zehaztuko dituzte hitzaldi batean

EH Bilduk, Ahal Duguk, Ezker Anitzak eta Equo-Berdeak bat egin dute “Azazeta 1937 Oroimenetik Askatasunera” ekimena antolatzeko, Azazetako sarraskiaren 81. urteurrenean. 1937ko martxoaren 31n, falangistek, erreketeek eta guardia zibilek osatutako heriotz eskuadroi bat tokiko agintari frankistek osatutako zerrenda batekin Bake kaleko espetxean azaldu zen. Euren ziegatik 16 preso politiko atera, bi kamiotan Azazetako mendatera eraman eta fusilatu ostean hobi batean lurperatu zituzten. Ekintza berdinean biktimen kopuruari dagokionez, aparatu frankistek Araban zibilen aurka egindako sarraskirik handiena da Azazetakoa. 

Zorigaiztoko pausu horiek jarraikiz, datorren martxoaren 24an, Bake eta Posta kaleko bidegurutzetik (bertan zegoelako Paz kaleko espetxea) aterako da martxa. Azazetako tontorreraino autobusez eta, hortik oinez, Azazeta herrira dauden 5 kilometroak beteko dituzten. Bertan, 12.30ak aldera omenaldi ekitaldi bat egingo dute. Horrez gain, martxoaren 26an astelehenean, arratsaldeko 19.00ean Goiuri Jauregian hitzaldi bat antolatu dute memoriari lotuta abian jarritako hainbat ekimen zehazteko asmoz, besteak beste, Sartagudan edo Elgetan eginikoak. 

Martxoaren 31ko hartan eraildakoen artean, Gasteizko alkatea zegoen, Teodoro Gonzalez de Zarate. Beraz, herritarren borondatearen aurkako erasoa izan zen. Orain, 81 urte pasa ondoren, lau alderdiek egia, justizia eta biktima guztientzako erreparazioa aldarrikatu nahi dute. Izan ere, iragana ezagutzen ez duen herriak errepikatzeko kondenatuta dago eta hori dela eta, eskatu dute egia argi dezaten, errudunak epaitu ditzaten eta biktima guztiak aitortuak izan ditzaten, salbuespenik gabe, mailakatu gabe eta garaile eta galtzaileen errelatorik gabe.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago