Ez dakit noiz arte jarraituko duen greban-edo Pessoak…
Baina, Fernando, noiz arte bizi zaitezke mendebaldeko ikuspegiari bizkar emanda? Izan ere, besteak beste, zu mendebaldeko gizasemea zara. XIX. mendean jaioa nahi baduzu, ados, baina, adibidez, iragan kolonial ezaguna duena. Beraz, eta txarrean hartu gabe faborez, ez zaizu iruditzen audientzia grebarenak inozotik ere izan dezakeela?
Erantzun gabe joan zait adiskidea… Eta halako batean, arabierazko poema klasikoak biltzen dituen liburu bat ekarri dit. Bertako egile batzuk duela mila urtekoak dira –Pessoa solasean–, eta gure mendebaldeko begi-belarri motzentzat gauza harrigarriak ditu. Adibidez, zientziak eta letrak aparte ulertzea zentzugabea dela. Halaber, gure gaurko mozdadea da mendebaldea eta ekialdea erabat bereiztea. Egia da bakoitzak izan duela bere bidea, bere tradizioa, baina elkarren arteko harremanak eta eraginak nabariak dira.
Hortaz, Edu, mendebaldekeria atergabe ari duen honetan, jarraituko dut beste puntu kardinal batzuei kasu egiten. Puska batean, sikiera.
Edu Zelaieta Anta.
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.