Manomano bat egin dugu Pessoak eta biok Ruandaz –egun nobolatriak egin eran: telefonoa eskuan, eta wifia abailan–.
(Pessoak) Duela 30 urte gertatu zen genozidio lazgarria: 100 egunetan soilik, 800.000 lagun inguru hil zituzten hutu estremistek. Militarrek eta miliziek egindako sarraskiaz gain, zibilek zibilak hiltzera ere derrigortuak izan ziren. Bizilagunek bizilagunak. Familiakoek familiakoak.
(Nik) XIX. mendearen amaieran jabetu ziren belgikarrak Ruandaz: bertako biztanleria etniaren arabera sailkatu zuten, nor zen hutua eta nor tutsia bereiziz. Europarren identifikazio horrekin batera, tutsiek posizio sozial hobeak lortu zituzten, eta hutu gehienak bigarren mailako herritarrak izatera igaro ziren.
(Pessoak) Iragan kolonialak genozidioa gertatzeko faktore garrantzitsua izan zela dirudi.
(Nik) Eta 90eko hamarkadan Ruandan zegoen NBEren misioak ez zuen agindurik jaso triskantza gelditzeko.
(Biok) Bost milioi lagunek galdu zuten bizia –askotan modu ezin ankerragoan– 2003ra arte iraun zuen gatazkaren ondorioz.
Edu Zelaieta Anta.
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.